Duela urte batzuk, Txurdinagako etxe hau erosi zuen bikote zoragarri honek. 95m2-ko 5. solairu argitsu bat hain zuzen ere.
Sukaldea eta komun bat goitik behera aldatu nahi zuten. Sukaldea, jangelarekin konektatu nahi zuten, espazio bakar bat sortuz. Hori dela eta, banatzen zuen pareta botatzen hasi ginen. Ondoren, iturgintza eta elektrizitate oro goitik behera aldatu genuen. Instalazioak bukatuta, zeramikazko lur berria jarri genuen. Oraingo honetan, egur grisazka izan zen aukeratutako tonalitatea. Jabeek, lehendik zuten armairu bat aprobetxatu nahi zuten eta hau izan zen gure diseinuaren hasierako abiapuntua.
Altzari gris argiak eta erliebe txiki-txikidunak aukeratu genituen. Honekin kontrastea egingo zuen NEOLITH Pietra di Pombo entzimera gris iluna, eta eskutoki luze eta dotoreak. Jangelan, zegoen armairu zaharra bota genuen, despentsa, erratza eta garbiketa hornidurak gordetzeko armairu ezin hobea diseinatu ahal izateko.
Bestalde, leihoak eta balkoirako sarbidea aldatu genituen, KOMMERLING arotzeria ezarriz. Berogailuak direla eta, haien kokapena berdiseinatu genuen espazio honen berotasuna eta tenperatura optimizatzeko.
Azkenik, moldura berriak jarri genituen sabaian, etxeak duen nortasuna mantentzeko.
Bainugelari dagokionez, banaketa berri bat proposatu genuen. Bainuontzia, dutxa batengatik ordezkatu genuen eta konketako armairuaz gain, 90cm-ko armairu handi bat diseinatu genuen. Bertan, arropa, eskuoihalak, garbiketa produktuak…gordetzeko espazio anitz ezarriz. Diseinuari dagokionez, beige eta gris koloreko bi baldosa ezberdin hautatu genituen, haritzezko armairuekin konbinatuz eta berotasun ukitua eskainiz.