Ganbara xarmagarri hauxe mihise zuri baten modukoa zen. Espazio huts bat genuen etxe bihurtzeko.
Lehendabizi espazioak banatu genituen: egongela, sukalde eta jangelarekin bat dagoena, logela eta bainugela bat. Etxebizitza hauxe alokatzeko edota familiakoentzat bigarren etxebizitza lez diseinatu zan.
Lurrerako FINSA modelo Supreme (AC5) markako haritza imitatzen duena aukeratu genuen.
Sukaldeari dagokionez, armaitu zuriak, helduleku kurbatu zuriekin eta COMPAC entzimera beige batekin konbinatu genituen. Bestalde, isla handi bat jarri genuen otordu ezberdinak bertan egiteko bi pertsonentzako jarlekuak dituena.
Etxebizitza osoan berogailu elektrikoak instalatu genituen eta elektrizitate instalazioak egin genituen ere bai.