2020.urtea, sukalde honen eraldaketa izugarriarekin bukatu genuen. Sukaldeak 35 urte zituen jada eta goitik behera transformatu nahi genuen, espazio honen argitasuna eta funtzionaltasuna lehenetsiz.
Erreforman egindako aldaketak
Elektrizitatea eta iturgintza guztiz aldatu genituen.
Altzariak direla eta, vintage estiloa mantendu genuen: helduleku zahartuak eta betadun entzimera aukeratu genituen. Lurrari dagokionez, Porcelanosa etxeko zeramika zuten jabeek eta hormetan, margotutako papera jarriko zutela argi izan zuten.
Bestalde, etxebizitzako leiho guztiak aldatu genituen. Zahartuta zeuden eta kaleko zaratak izugarri entzuten ziren. Kasu honetan, 70mm-ko lodiera eta 5 isolamenduko KOMMERLING leihoak jarri genituen. Honi esker, bero galerak ia guztiz murriztu zituzten eta etxea ere akustikoki isolatu zuten.
Azkenik, ateak zuriz lakatu genituen, argitasun sentsazioa areagotzeko helburuz.
Erreforma txikia izan da Santutxuko etxe honena, baina, ze nolako aldaketa izan duen!