2020.urteko proiektu hau aurtengo pandemian guztiz murgilduta geundenean hasi genuen. Hori dela eta, lehenengo bi hilabeteetan zehar gure lana bertan behera utzi behar izan genuen. Hala ere, bidean aurkitu ditugun oztopo guztiak gaindituz, etxebizitza honen erreforma integrala (Deusto) arrakastatsu bukatu dugu.
Deustun kokatzen den 70m2-ko etxebizitzaren jatorrizko banaketa ondorengoa zen: egongela, sukalde itxi bat, 3 logela eta bainugela bat zituen. Etxebizitza hau erronka handia izan da guretzat hasiera batetik. Zergatik? Etxeak zituen espazio guzti horiez gain, komun extra bat lortu behar genuelako.
Horretako, banaketa ezberdin anitz planteatu genituen. 2D irudikapenaz baliatuz gure bezeroen beharrizanak betetzen zituen banaketa ideala diseinatu eta erabaki genuen.
Erreforma integrala: egindako aldaketak
Behin lanean hasita, etxeko hormak zuten egoera eskasa zela eta, “Blokatech” isolatzaile termikoa erabiltzea proposatu genuen. Era berean, egongela eta sukaldeko paretak beirazko itxitura dotoreengatik ordezkatu ditugu. Honi esker, etxebizitza guztian, argi naturala nagusitzea lortuz.
Lurrari dagokionez, goitik behera aldatu dugu hau ere bai. Oraingo honetan PERGO haritz natural koloreko laminatua jarri dugu etxebizitzaren espazio guztietan, bainugeletan izan ezik. Bertan, gris koloreko baldosa eder batzuk jarri baititugu.
Era berean, arotzeria dela eta, SALAMANDER Clase SIIA profildun KONNER PREMIUM leiho zuriak kokatu ditugu. Horrela, etxebizitzaren isolamendu termikoa baita akustikoa lehenetsiz. Gainera, neurrira egindako armairuak diseinatu ditugu, biltegiratze gehiago eskainiz eta espazio guztiak aprobetxatuz.
Sukaldeari dagokionez, etxe honen puntu erakargarrienetako bat dela esan beharra dago. Lehenago aipatutako itxitura izugarri horrez gain, paper margotu polit bat eta guztiz aprobetxatutako bi espazio desberdin lortu ditugulako. Alde batetik, sukaldatzeko espazio ikaragarri bat dugu eta bestetik jatordu ezberdinak egin ahal izateko gure bezeroentzako espazio eroso bat. Horrez gain, neurrira egindako armairuetan tonalitate oso erakargarriak nahastu ditugu: urdin-grisa, haritz naturala eta zuria. Honi esker, nortasun izugarria ematea lortuz.
Bukatzeko, elektrizitateari erabateko aldaketa eman diogu. Argiaren intentsitatea erregulatzea ahalbidetzen duten led fokuak ezarriz eta etxebizitzaren funtzionalitate eta ergonomia hobetuz.
Beraz, laburbilduz, poztasun handiz esan dezakegu gure bezeroen hasierako nahiak betetzea lortu dugula. Plazer bat izan da guretzat zuekin lan egitea eta bide berri honetan oso zoriontsu izatea opa dizuegu !
SUKALDEA
EGONGELA-JANTOKIA
BAINUGELAK
LOGELAK