2023. urte hau amaitzeko, Bilboko Sarriko auzoan kokatutzen den etxebizitza honen eraberritze integralari ekin diogu.
Eraispenak hasi aurretik, sukalde eta bainugela nagusirako banaketa berri bat diseinatu genuen.
Sukaldeak bi sarbide-puntu zituen, eta ezin izan genuen lanerako gainalde zabala eta biltegi handirik lortu; horregatik, ateetako bat kentzea erabaki genuen. Sarbide hori itxi ondoren, L formako sukalde bat diseinatu ahal izan genuen gainalde luze batekin eta burdineria ezkutudun egurrezko apal batekin. Altzariaren akaberari dagokionez, greige koloreko ateak eta antrazita heldulekuak aukeratu genituen, eta betadun entzimera batekin konbinatu genituen, Xtone Montreal modeloa hain zuzen ere.
Bestalde, horma zaharra ireki genuen sukaldea eta jantokia konektaturik egon ahal izateko. Neurrira egindako gosaltzeko zonalde bat ere diseinatu genuen, non gure bezeroek biltegi asko eta despentsero zoragarri bat izango duten.
Etxebizitzako zoruari dagokionez, formatu handiko azulejuak aukeratu genituen, tonu grisaxketan, sukalderako, eta lurrezko azuleju hexagonalak, bainu nagusirako. Era berean, gainerako gelak labankatu eta mate akaberaz bernizatu genituen, bigarren bainugela izan ezik; han, mikrozementua egin baikenuen, bai lurrean, bai hormetan.
Azkenik, etxebizitza hondar tonuan margotu dugu eta lehenagotik zeuden armairuak hiru koloretan lakatu ditugu: urdin berdexka bat aukeratu dugu, NCS S 2005-G10Y erreferentziarekin logela nagusirako, NCS S 2020-Y80R erreferentzia duen terrakota bigarren logelarako eta % 100 zuria hirugarren logelarako.