2020.urteari ongietorria emateko, erreforma integrala Bilbo-n. Etxebizitza hau goitik behera eraldatu dugu.
Familia zoragarri hau, MINE-kin harremanetan jarri zen 140 m2-ko espazio ezberdinak ber diseinatu eta etxearen indarguneak azaleratzeko helburuz.
Etxebizitzak, hasiera baten, 5 logela, 2 bainugela, sukaldea eta egongela-jangela zituen. Banaketa berri optimoa erabakitzekotan, 3D irudi desberdinak burutu genituen. Honi esker, haien ametsetako etxebizitza diseinatu genuen: 3 logela handi, bulego bat, 2 bainugela eta sukalde-jangela, zein egongela erraldoi batekin konektaturik dagoen.
Eraldaketa hau bi ezaugarri nagusik bideratu dute: espazio zabal eta argitsuak lortu behar genituen. Era berean, jabeek oso argi zuten, kale nagusiko giroaren berotasuna, haien gonbidatuekin batera disfrutatzeko etxera eraman nahi zutela. Beraz, etxebizitzaren sarreran, espazio pribatuak diseinatu ditugu eta konpainian disfrutatzeko espazio irekiak kale printzipalarekin kontaktu zuzenean.
Erreforma integrala: egindako aldaketak
Etxebizitza guztian, haritz natural koloreko lurra jarri dugu, paretak gris argiz margotu ditugu, eta itxitura beiraztatua ezarri ditugu bai bulego bai sukaldean. Espazio guzti hauen argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu nahi izan dugu.
Bestalde, azpimarratu beharra dago, sukaldea, nortasun gehien duen espaziotariko bat dela. Nola? Altzarietan urdin leun bat, haritz naturala eta tonalitate beltzak konbinatu ditugu. Kolore hauek sintonian egon zitezen eta sukaldearen diseinua are gehiago nabarmentzeko, Silestone entzimera marratu gris eta zuria aukeratu dugu. Azkenik, paretan margotutako papera koloretsu bat jarri dugu.
Bainugelei dagokionez, haien banaketa eta kokapenak xehetasunez birplanteatu ziren. Gainera, PORCELANOSA marmol itxurako baldosei esker, kalitate eta nortasun ukitu izugarria eman diegu.
Arotzeria dela eta, ate zuri lakatuak jarri ditugu etxe guztian zehar baita neurrira egindako armairu dotoreak ere. Beste alde batetik, SILENCE beira duten Kommerling PVCzko leiho zuriak jarri ditugu, etxebizitzaren eraginkortasuna eta ergonomia areagotuz.
Berokuntzari dagokionez, zoru beroko sistema bat jartzea erabaki da, energia eta ergonomia optimizatzeko helburuz. Gainera, telefono adimendunetako aplikazio baten bitartez, jabeek, etxeko tenperatura, edozein unetan eta edozein lekutatik kontrolatzeko ahalmena dute.
Gainera, etxeko elektrizitatea goitik behera aldatu dugu, led fokuen intentsitatea aldatzeko aukera eskainiz.
Argazkietan ikus dezakezuen bezala, aldaketa ikaragarria jasan du etxebizitza honek, estilo berrituaz gain, erosotasun eta energia aurrezpen guztiekin. Gozatu ezazue!