Bilboko, Santutxu auzoaren erdiguneko, etxebizitza honen jabeak MINE-kin harremanetan jarri ziren etxebizitzaren birmoldaketa eta berriztatze proiektu bat diseinatzeko desioz. Helburu nagusia, espazio zabal eta funtzional bat izatea zen.
Etxebizitzak 90m2 ditu: hall, sukalde, egongela-jangela, 3 logela eta 2 bainugeletan banatuta.
Jabeen hitzetan, etxebizitzak duen alderik negatiboena, sukaldeak duen espazio murriztua da. Gainera, eguneko denbora zati oso handi bat bertan murgilduta egoten dira, sukaldatzea baita haien zaletasun nagusia. Beraz, bagenekien sukaldea gunerik garrantzitsuena eta erakargarriena izan behar zela.
Proposaturiko diseinuan sukaldea-jangela-egongela (48m2) bateratu genituen. Bertan baxera, edalontziak…sukaldean beharrezkoak ditugun objektu oro gordetzeko altzari pertsonalizatu bat gehituz. Era berean, egongela bi espazio ezberdinetan banatu genuen, zinema gune bat eta irakurtzeko edota kafesne bat hartzeko gunea desberdinduz.
Gure proposamenarekin, hall eta korridorean aprobetxatu gabe zegoen espazio orori funtzionaltasuna eskaini diogu, familia eta lagunak gonbidatutakoan erosotasuna nagusi delarik.
Era berean, espazio publikoa eta pribatua bereizi ditugu, logeletara iristeko sarrera berri bat ezarriz. Horri esker, bainugela bat, familiarentzat soilik izanik.
Eraldaketa ikaragarria lortu dugu etxebizitza honetan eta geure bezeroak guztiz harrituta gelditu dira, aukera berriak eta haien etxebizitzak eskaintzen dituen indargune guztiak ikusarazi dizkiegularik.