2021. urtea Bilboko erreforma honekin hasi genuen.
Etxebizitza osoa margotu genuen, eta hormarik delikatuenak, hau da bainugelak, aseoa eta etxeko sarrera, paper pintatuarekin koloreztatu genituen. Nortasun handiko paperak hautatu genituen, gure bezeroek espazio berezi eta bereizgarriak lortu nahi baitzituzten.
Bestalde, armairu guztiak zuriz lakatu genituen, 30 urtetako denboraren joan-etorria desagertzeko helburuz.
Honez gain, bainugela biak eta aseoa goitik behera berriztatu genituen. Horretarako, armairuak neurrira egin genituen eta teila oso bereziak aukeratu genituen. Era berean, iturgintza eta elektrizitatea guztiz aldatu genituen, Ramon Soler etxeko osagarriak eta Zenit Nissen mekanismo beltz mateak ezarriz.
Gure bezeroek oso argi zuten diseinu desberdina eta oso pertsonala bilatzen zutela.
Horri esker, argi naturalez betetako espazio berezi horrek lortu genituen.
Benetako plazerra izan da. Zuen etxebizitza berriaz asko gozatzea espero dugu!