2024ko uda honetan oporretara joan aurretik, Laukizeko (Bizkaia) umeentzako logela hau dekoratzeko eta altzariz janzteko proposamena egin genuen.
Altzariak neurrira egin genituen eta honek, bi alabadun familia honen beharrak betetzea ahalbidetu zigun. Bi oheen azpian kutxa gehiago gordetzeko kajoiak eta gonbidatuentzako hirugarren ohe bat jartzea erabaki genuen. Era berean, idazmahai bat neurrira diseinatu genuen, bakoitzak bere espazioa izan zezan.
Pinturari dagokionez, arrosa leun bat aukeratu genuen armairua lakatzeko eta, horrela, bizitza berri bat emateko. Paretetan beixez margotutako papera ere jarri genuen, eta horietako bat mural batekin nabarmentzea erabaki genuen. Mural horrek ilusio berezia egiten zion txikietako bati, zaldiak maite baititu.