Baserri honetan dekorazio proiektua egiteko aukera izatea plazer handia izan zen.
Zaharberritze integraleko proiektua izan zen, eraikinean ezin baitzen erabat bizi. Horregatik, jabeen beharretara egokituz eta 3D bitartez proposamen ezberdinak eskainiz, espazioak banatzeko aholkuak eman genizkien.
Oraingo honetan, funtsezkoa izan zen beheko solairuan apartamentu bat eskaintzea. Apartamentu horrek logela nagusi bat, bainugela bat, komuna, sukaldea, garbitegi bat eta jangela eta egongela zabal bat izango zituen, beren egunerokoan goiko solairura igo beharrik izan ez zezaten. Bigarren solairuari dagokionez, espazioaren zati handi bat egongela oso zabal batera bideratzea erabaki genuen, non bilobek eta familiak elkarrekin jolasteko eta denbora pasatzeko aukera izango zuten. Hala ere, bi logela eta bainugela handi bat ere baditugu goiko solairu hontan.
Hasieratik argi izan genuen gela bakoitzak izango zuen kolore paleta eta ukitu klasikoa. Horregatik, pieza bakar eta oso bereziak aukeratzen saiatu ginen, lihoa eta kotoia bezalako ehun naturalekin konbinatuz.
Era berean, jabeek lehengo etxebizitzan zituzten altzariak zaharberritzea eta beste bizitza bat ematea erabaki genuen, pintatu eta etxe berri horretan sar zedin egokituz.
Azkenik, gure bezeroari espazio funtzionalak eta oso ukitu berezikoak eskaintzea lortu dugu.