Higiezinen Personal Shopper zerbitzua ezagutu nahi?
Sarritan eroslearen beharrizan eta nahiak, ez dira kontuan hartzen behar izan beste. Horretarako gaude gu, MINE.
Zure interesak erosle nahiz inbertitzaile gisa defendatzen ditugu. Zure ametsetako etxea bilatzen dugu.
Zertan datza Higiezinen Personal Shopper zerbitzua?
12 hilabetetan zehar lanean arituko gara.
- Aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua. Zeure beharrizan eta nahietara ondoen egokitzen diren etxebizitzak eskainiko dizkizugu. Geure helburu nagusia zeure beharrizanak erantzutea da.
- Aukera sorta zabala. Geure esperientziaz eta espazioak eraldatzeko gaitasunaz baliatuz, ziurrenik lehen begi bistan baztertuko zenituzkeen etxebizitzen aukerak erakutsi eta ikusaraziko dizkizugu.
- Dirua aurreztu. Etxebizitzaren prezioa negoziatu eta eztabaidatzen dugu, erosketa, zuretzat, ahalik eta bidezko eta onuragarriena izan dadin.
- Denbora aurreztu. Deskribapen zehaztugabeak dituzten etxebizitzetara alferrikako bisitak egitea saihestuko dizugu (zonaldea aztertzen dugu, metro karratuak, eraikinaren egoera, komunitateko kuota etab.).
- Ezustekorik gabe. Etxebizitzen egoera aztertzen dugu, erosteko diru eskaintzarik egin aurretik, agertu daitezkeen anomaliak ekidin ahal izateko: gaur egun arteko erreformak, EAT, etab.
Nola egin ohi dugu lan?
- Elkar ezagutzeko elkarrizketa bat burutzen dugu: zure beharrizanak eta desio duzun etxebizitzaren ezaugarriak zehaztu ahal izateko bilera bat antolatzen dugu, zeure nahietara hoberen egokitzen den zerbitzu bat eskaini ahal izateko.
- Zerbitzuaren formalizazioa: zeurekiko hartzen dugun konpromiso eta erantzukizuna laburbiltzen duen kontratua sinatuko dugu.
- Etxebizitzarik aproposenak aukeratzen ditugu: zure ametsetako etxebizitza ahalik eta azkarren eskaini ahal izateko abian jarriko gara. Aukeraturiko etxebizitzen informazio oro bildu eta helarazten dizugu (argazki bilduma, lokalizazioa, planoa…) eta interesgarriak iruditzen zaizkizunen bisitak koordinatzen ditugu elkarrekin.
- Zure etxebizitza ideala bilatzen dugu: jabeari eta eraikineko auzokideei baliagarria izango zaigun informazio oro eskatuko diegu, eraikinaren egoeraren ebaluazioa burutu ahal izateko eta merkatuarekin bat datorren preziorik bidezkoena eskaintzeko.
- Eskutik heltzen jarraitzen zaitugu. behin akordatutako kontratua burututa, elkarrekin harremanean jarraitzen dugu, lagungarriak izango zaizkizun zerbitzu gehigarriak eskaintzeko: erreformak eta dekorazio proiektuak.
Higiezinen personal shopper-aren inguruko informazio gehiago behar izan ezkero
Kontaktua MINE: Email: info@minetuhogar.com / Telefonoa: 663 83 03 55. Jar zaitez gurekin harremanetan, zure proiektuak aurrera eramateko gogor ekingo diogu lanari.