Sarritan, gela edota espazio baten itxura eta hark transmititzen diguna aldatzea oso erraza izan daiteke. Etxebizitzan ditugun ateak ordezkatzea da horren ageriko adibide bat. Honi esker, gure espazioak duen estiloa eta nortasuna aldatzea lortuko dugu denbora oso gutxian.
Gure lehenengo aholkua, espezialista batengana jotzea da, bai ateak aldatzeko bai lakatzeko. Alde batetik, ateen muntaia oso zehatza izatea ezinbestekoa delako eta bestetik, lakatua ahalik eta iraunkorrena eta uniformeena izatea nahi dugulako. Gainera, hormak urratzea oso ohikoa da eta beste erreformarik ez badugu egin nahi, denbora eta diru gehiago beharko dugu gure trakestasunak konpontzeko.
Hala ere, eskulanak eta zurgintza gustuko badituzu eta horretan trebea bazara, zuk zeuk aldatu ditzakezu.
Lakatu nahi izan ezkero,
- Lixatu: gainazal leuna lixagailu elektrikoarekin egizu eta erliebeetarako esponja batez baliatuz.
- Garbitu: hautsa kendu brotxa edota trapu baten laguntzaz.
- Poroak estali: inprimakia sakabanatu eta 12 orduz lehortzen utzi.
- Kolpeak gutxitu: masillarekin zuloak, arrakalak edota hondoratzeak bete. Ondoren, masilla emandako tokiak lixagailu elektrikoarekin leundu.
- Garbitu: berriro ere, sortutako hautsa kendu brotxa edota trapu baten laguntzaz.
- Lakatu
Bestalde, ateak aldatu nahi izan ezkero, hautatzen dituzun ateen materialek (kristala, egurra, erliebeak, atzetik duen artisau lanak…) eragin zuzena izango dute bukaerako prezioan. Beraz, hasieratik alderatu egizu ate mota bakoitzaren kostuak zenbatekoak izango diren.
Leave a Reply