2023 urteari hasiera emateko Aixerrotan, Getxon, kokatzen den etxebizitza zoragarri hau diseinatu genuen.
Sukalde, aseo, bainugela bi eta garbitokiaren diseinua burutu eta material eta dekorazioa aukeratzeko kontratatu zigun familia honek. Era berean, etxebizitza goitik behera margotu genuen, bai horma eta sabaiak, bai arotzeria guztia ere: armairuak, ateak eta eskailera.
Zurezko zoruei dagokienez, etxebizitzako gela guztiak berriztatu genituen, lehenagotik zegoen barniza, barniz mate batez ordezkatuz. Hala ere, txokoko eta ganbarako zeramikazko zoruen ordez FINSA modelo Supreme (AC5) markako haritza imitatzen duen lurzoru ijeztua jartzea erabaki genuen, bi espazioetan berotasun handiagoa lortu nahi baikenuen.
Bestalde, elektrizitate- eta iturgintza-instalazioak eguneratu genituen. Elektrizitate-mekanismoei dagokienez, Simon markako 100 seriea eta vulcano motako LED fokuak aukeratu dira. Era berean, erosoagoa izan dadin, pertsiana motorizatuak instalatu ditugu, eta, horrela, edozein lekutatik eta edozein unetan kontrola daitezke telefono mugikorrarekin.
Etxebizitza honetako bitxietako bat sukaldean dago, azalera integratuko erauzgailudun indukzio-plaka bat, X-Pure de Bora modeloa hain zuzen ere. Egurrezko beirate bat ere jarri genuen sukaldea eta jangela banatzeko. Sukaldearen diseinuari dagokionez, altzari lakatuak eta Coverlam Calacatta entzimera instalatu genituen.
Beheko solairuan garbitegia eta aisialdirako gunea daude. Hemen instalatu da proiektorea. Horregatik, erabaki genuen urdin ilunez margotzea bai hormak eta baita sabaia ere. Altzariei dagokienez, haritz-zuraren akaberadun ateak, Dekton Morpheus entzimera zoragarriarekin eta urre-koloreko osagarriekin konbinatu ditugu.