Zein da etxe bat banatzeko modurik onena etxebizitzaren espazio ezberdinak ahalik eta gehien aprobetxatzeko? Artikulu honetan zure etxebizitzaren eraldaketa prozesuaren inguruko puntu garrantzitsuenak aztertuko ditugu. Zure etxea beti amestu izan duzun ametsetako etxebizitza bihurtu nahi dugu.
Zure beharrak asetzeko, etxeko espazioaren banaketa planifikatzea ez da erraza. Aldizkari-iragarki asko ikusiko zenituen inspiratu eta ideia ezberdinak hartzeko, baina ez da lan erraza: zure egongelako altzariak berrantolatu, edota gela erakargarri eta praktiko bat lortzea.
Hasteko, gela bakoitzaren neurriak hartzen ditugu. Saiatu neurriak ahalik eta zehaztasun handienarekin hartzen, erroreak saihesteko. Gainera, ez itzazu ahaztu ateak eta leihoak, espazioaren banaketaren erreferentzia puntua izango baitira.
Inoiz pentsatu al duzu zure etxea nola birantolatu?
Uste al duzu zure etxebizitzari espazioa falta zaiola zure ametsetako etxe bihurtzeko? Nola hobetu dezaket nire bainugela funtzionala eta nire gustukoa izateko?
Espazioa banatzeko gure proposamenak, ideia batzuk baino ez dira, zure beharrizanetara eta lehentasunetara moldatzen diren beste aukera asko baitaude.
Gure egunerokoan behar ditugun nahiak asetzen dituen banaketara iritsi ahal izateko, adituekin kontsultatzea da aholkagarriena. Horrek gure banaketak argi planifikatzen eta zehazten lagunduko digu, proiektu osoaren nondik norakoa ezagutzen dugularik.
Sukaldea, jangela eta egongela
Sukaldea eta jangela konbinatuta edo bereizita egon daitezke. Adibidez: jangela sukaldearen barnean izan dezakegu, egongelatik gertu, edo bananduta eduki, beirazko itxitura bati esker, jangela eta egongela espazio bakar batean daudelarik.
Beraz, gure egongela nagusia beste espazio batzuekin konbina daiteke. Banaketa mota honetarako aukera asko daude, gure lehentasunen eta beharren arabera. Aukera batzuk hauek dira: espazio ireki bihurtzea, zati batzuk bionboekin banatzea, korridore bat zatitzaile gisa erabiltzea, edota beirazko itxitura ezberdinak ezartzea (egurrezkoak, aluminiozkoak, PVCzkoak…).
Altzarien antolaketa
Altzariak jartzea da gure etxebizitza diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsuenetako bat. Kontuan izan funtzionaltasunaren eta estetikaren arteko orekara iritsi behar dugula. Sarrerako altzariak, korridorea edo eskailerak dira adibiderik ohikoenak.
Logelak banatzeko orduan ere, altzari onak aukeratu behar dira, baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak, hala nola tamaina eta diseinua, besteak beste. Etxerako produktuen gure dendari begirada bat botatzea gomendatzen dizugu (Tienda.minetuhogar.com).
Aprobetxatu eskaintzen dizuten guztia. Baliteke espazio bat erabilezin geratzea altzari faltagatik edo gela ezberdinen artean pasaeran dagoelako. Hau saihestu behar duzu kosta ahala kosta. Beraz, bilatzen ari zaren altzaria edota dekorazio pieza gure webgunean aurkitu ezean, kontaktatu egiguzu, plazer handia izango da guretzat zure bilaketan laguntzea.
Argiztapena
Argiaren kokapena eta kolorea ere oso garrantzitsuak dira, bai argi naturala, bai argi artifiziala kontuan izatea.
Gure iritziz, etxebizitzak argi natural askorik ez duenean, espazio nagusienak argiztatzeko, bonbilla beroak dira egokienak. Beraz, kasu honetan, 2000-3000K bitarteko bonbillak aholkatzen ditugu jangelarako, logeletarako, korridore edota egongelarako. Hala ere, bai bainugela bai sukalderako, pertsonalki, 4000-5000K bitarteko bonbillak aholkatzen ditugu.
Etxebizitzak, argi natural dezente badu, argi beroarekin jolastu dezakegu txoko gehiagotan.
Biltegiratzeko txokoa eta jantzigela
Halaber, biltegiratzeko espazioak non behar dituzun eta jantzigela non jar dezakegun zehazteko azterketa bat egin behar duzu. Ezinbestekoa da erabilera praktikoak eta eraginkorrak ematea espazio orori.
Oso interesgarria da espazio mota hau armairu edo apalategiekin diseinatzea, horrela, zure interes eta beharrizanen arabera, edozein objektu mota modu originalean eta desberdinean erakutsi edo gorde ahal izango baituzu.
Eta objektu handiak badaude, garrantzitsua da haientzat biltegiratze-espazio espezifiko bat izatea, etxeko gainerako lekuetan traba egin ez diezaguten.
Leave a Reply