Oraingo honetan, erreforma integrala burutu genuen Larrabasterran.
Elkartu ginen lehenengo bilera hartan, argi eta garbi esan zigun ez zuela denborarik galdu nahi espazio ezberdinen diseinuan ezta kolore, material eta altzairuen aukeraketan ere. Ez zuen nahi obraren nondik norakoaren berri izan, honek suposatzen dituen buruhausteak eta erabaki hartzeak ekidin nahi zituen nahitaez.
Etxebizitzak 60 m2 zituen eta bere banaketa hauxe zen: hall zabal batek egongela-jangelarako eta sukalderako sarrerak ahalbidetzen zituen. Era berean, egongela-jangelatik, komun eta bi logeletara heldu zinatekeen.
Jabearen eskakizunak ezagutzen genituelarik, gure xedea, etxebizitza praktiko, sinple, eroso eta garbitzeko erraza diseinatzea zen.
Hasiera-hasieratik garbi izan genuen burutu nahi genuen diseinua: espazio komun ireki, zabal eta argitsu bat; jatorritik etxeak zeukan banaketa guztiz aldatuz eta hiru espazio zehatz eta mugatuak, 35m2-ko espazio bakar baten bihurtuz.
Gainera, egunerokoan erabilgarriak ez ziren banalekuak suntsitu genituen, eta bigarren logelak zuen espazio oro logela nagusiari gehitu genion. Honi esker, aukera izugarriak eskaintzen zituen 18m2-ko logela lortu genuen.
Etxebizitza honentzat, estilo sinple, garbi eta lasaigarria aukeratu genuen, eskandinaviar estiloa batik bat. Beraz, kolore argiak hautatu genituen (zurixka, berdea, urdina eta beixa) baita haritzondozko altzairuak eta ehun naturalak (liho eta kotoia) ere. Hala ere, nortasun berezi bat gehitu nahi genion. Horregatik, sofa arrosa eta sukalderako berde kolore nordikoa aukeratu genituen.
Banaketa berri honekin eta etxebizitzak zuen estiloa goitik behera aldatuz, hasieratik genuen asmoa lortu genuen: gure jabeak espazio komun funtzional, erlaxagarri eta desiragarri bat izatea. Gustoko al duzu Larrabasterran egindako erreforma integrala?