Urte hasiera Galdako, Bizkaia, erdiguneko etxebizitzaren proiektu zoragarri honekin hasi ginen.
Etxe honek 70m2 inguru zituen, hiru logela, bainugela bat, sukaldea eta egongela.
Oraingo honetan, gure zerbitzuak kontratatu zituen etxebizitzaren erreforma integrala egiteko (berogailua eta honen instalazioak ez ezik, lehenagotik aldatu baitzituzten), beraz, lehenengo, iturgintza eta elektrizitateko instalakuntza berriak ezarri genituen.
Etxebizitza honen diseinu prozesuan, eskaintzen zuen argi natural guztia aprobetxatu nahi izan genuen, etxebizitzaren ezaugarririk nabarmenena eta erakargarria baitzen. Horretarako, logela, jangela eta sukaldea bateratu genituen, balio gehiturik ematen ez zizkiguten hormak deuseztatuz. Espazio hauen bateratzearekin, espazioak maximizatzeaz gain, bai lagun bai familiarekin disfrutatzeko zonalde ikaragarria lortu genuen.
Espazio komun berri honetan, sukaldeari protagonismo handiago bat eskaini nahi genion eta horretarako, erdialdean, haritzezko eta Silestone zuridun uharte bat finkatu genuen, jabeak bere lehenengo bizitzarako zuen nahia zelako batik bat.
Etxebizitza osoko arotzeria aldatu genuen, isolamendu akustiko eta termiko handiagoa lortzeko leiho berriak ezarri genituen, ate lakatu zuriak argitasunaren sentsazioa areagotzeko eta azkenik, haritz argiko lurzorua etxe guztian zehar.
Bezeroaren zonalde pribatuari dagokionez, logela printzipal zabal bat diseinatu genuen, non konketa bikoitzeko komun zoragarri baterako sarrera ezarri genuen. Bestalde, bigarren logela, jantzigela lez erabiliko zenez, espazio zabal eta argitsu baten bilakatu genuen.
4 hilabete baino gutxiagoko obra hau bukatutzat emanda, gure lan taldea zoriontzea eta gugan konfiantza jarri duen bezero honi onena desiratzea besterik ez zaigu falta.