Zure etxebizitza margotzeko aholkuak. Hainbat faktore eduki behar ditugu kontuan margotzeko erabiliko ditugun koloreak hautatu aurretik:
Espazio bakoitzaren tamaina
Gelaren dimentsioak ez badira oso handiak, ez da komenigarria kolore ilunak ezta biziak ere erabiltzea. Beraz, kasu honetan hobe da kolore argi eta leunak aukeratzea, zabaltasun sentsazioa areagotzeko eta lehen begi-bistan estutasunik ez sentiarazteko.
Argi naturalaren sarrera
Etxebizitzak ez badu argi natural askorik, kolore leunak erabili beharko genituzke. Hala ere, gela oso argitsua bada, leiho handi-handiak baditu eta argiaren sarrera ikaragarria bada, kolore ilunagoak eta biziagoak erabili ahalko ditugu.
Argi artifizialaren kolorea eta kantitatea
Argi hotzek ez dute hormen eta diseinuaren kolorean eragin handirik, hauek argi zurixka igortzen baitute. Hortaz, aukeratu dugun kolorea eta horman ikusten duguna ia-ia berdinak izango dira. Bestalde, argi beroek (argi horia igortzen dutenak) kolorea eraldatu egiten dute, hautatuko kolorea horixka bihurtuz eta gelari itxura goibela eskainiz.
Beraz, kontuan eduki itzazu, espazioen tamaina, argi naturalaren kantitatea eta etxean ditugun argi artifizialen kolore eta kantitatea batik bat.
Deja una respuesta